Inguruna eta Jarduerak

jardines-casas-rurales-loretxea-navarra-003

Izkue herria Sarbil mendilerroaren (Andia mendizerra) magalean dago kokaturik, Arakil ibaiaren ondoan, hau dela eta, LORETXEA, toki aproposean dago naturaz gozatu nahi duen edozeinentzako.

Ingurune ezinhobean egoteaz gain, oso ongi komunikatua dago nahi den tokira iritsi ahal izateko, Iruña, Lizarrara, Donosti, Bilbo, Gasteiz, Logroño, Bartzelona, Madril…

Ondoan daude:

  • Artetako sorburua, edertasun handiko iturburua
  • Etxauriko haitzak, kirol jarduera anitz praktikatzeko leku aproposa, eskalada egiteko, mendian barrena bizikletaz ibiltzeko eta baita oinez egiteko ere
  • Donejakue bideak ere, bere historia eta monumentuak ezagutzeko aukera aparta ematen du
  • Nola ahaztu Urbasa, Andia eta Aralar mendilerroen pagadi eta harizti ikusgarriak.
  • Bestelakoleku xarmangarriak ere badira, Ulibarrena Museoa Etnografikoa adibidez, Artetan, eta bide batez inguruko herriak ikusteko aukera.

BESTE JARDUERA BATZUK

Bisita gidatuak: Iruña, Lizarra, Donejakue bidea, Erregeen Bideak (Leire, Zangotza, Uxue, Olite), Baztan eta Erronkari.

  • Jorge Oteiza Museoa
  • Artetako Museo Etnogafikoa
  • Nafarroako Museoa
  • Upeltegietara bisitak
  • Zaldi-ibilaldiak
  • Golfa
  • etab.

Loretxea mendi-ibiliak eta bizikleta-ibiliak egiteko zonalde ezinobean dago kokatua eta eskalada praktikatzeko ere, Etxauriko haitzetan (3 kmtara).