Etxeak

vista-general-casa-rural-loretxea-navarra-009

20 pertsona arteko taldeantzako aproposa.

LORETXEA etxea 1850. urteko baserri bat da, eraikin berean bi landa etxe aurkitzen dira, LORETXEA I eta LORETXEA II, bakoitza bere sarrerarekin.

LORETXEA etxea, goi-lautada batean dago kokaturik eta handik, Iruñerria eta bere inguruko zereal zelaiak ikus daitezke.

Oso ongi komunikaturik dago, interes turistikoa duten lekuetara iristeko sarbidee nagusietatik gertu aurkitzen baita.

Loretxea, Iruñatik 11 km.tara dagonez, landa turismoa eta hirietan garatu daitezkeen beste jarduerak bateratzen ditu (Industria, Unibetsitatea, Ospitalak, etab.).

Etxe hau, duela urte gutxi batzuk zaharberritua izan da, zonaldeko etxeen tipologia, materialak eta arkitektura errespetatuz; nekazal erabilera zuen baserria bat, bi landa etxe polit eta erosotan bilakatu da horrela.

Altzariak egur nobleekin egindakoak dira eta gehienak zaharberituak izan dira.

LORETXEA ETXEAK

  • Bi etxeek jokugela amankomuna daukate (billarra, ping-pong mahaia, jokuak…)
  • Terraza
  • Kristalez itxitako aterpea
  • Haurrentzako parkea eta 1.500 m2ko zelai zabal bat.
  • Gainera, bezeroentzako, barbakoa, paellera eta kaldereteak eskuragai ditugu.

Invalid Displayed Gallery