|
|
Etxeak (Loretxea I, Loretxea II)
LORETXEA etxea, goi-lautada batean dago kokaturik eta handik, Iruñerria eta bere inguruko zereal zelaiak ikus daitezke.
Oso ongi komunikaturik dago, interes turistikoa duten lekuetara iristeko sarbidee nagusietatik gertu aurkitzen baita.
Loretxea, Iruñatik 11 km.tara dagonez, landa turismoa eta hirietan garatu daitezkeen beste jarduerak bateratzen ditu (Industria, Unibetsitatea, Ospitalak, etab.).
Etxe hau, duela urte gutxi batzuk zaharberritua izan da, zonaldeko etxeen tipologia, materialak eta arkitektura errespetatuz; nekazal erabilera zuen baserria bat, bi landa etxe polit eta erosotan bilakatu da horrela.
Altzariak egur nobleekin egindakoak dira eta gehienak zaharberituak izan dira.
Historia
IZKUE, 76 biztanle dituen herri txiki bat da, Sarbil mendilerroaren magalean dago, (Andia - Urbasa), Arakil ibaiaren ondoan. Kronikek diotenez, Izkue herriaren sorrera XI. mendean kokatzen da, muino leun batean gainean, zelai emankorrez eta ibaiaren meandroez inguraturik.
|